Aurre ematea




5 iruzkinak:

  1. 6. TALDEAREN IKUSPUNTUA:

    Proiektuaren ideia originala dela deritzogu, baina zehaztasun falta ikusten da programa betetzean, azaleren aldetik batik bat. Bertako klima eta materialen hautaketa bat ez datozela iruditzen zaigu, metalaren erabilera eta beira sabaian jartzeak beroaren sentzioa areagotuko du.
    Beste material batzuk erabiltzea gomendatzen dizuegu estalkiaren ideiarekin jarraituz.

    ErantzunEzabatu
  2. 08_TALDEAREN IRUZKINA:

    1. EGOKI IKUSTEN DIREN ALDERDIAK

    - Proiektuaren aurkezpen oso ona
    - Eraikuntza modulua landua dago,eraikitzeko erraza, efizientea… alde hortatik gaurkotasun handiko proiektua da.
    - Eraikin txikien bidez eraikin osoaren bizitza sustatu nahi da.

    2.OHARRAK

    - Programa (Azalerak) nola sartzen diren ez da adierazten era zehatz batean
    - Ez da argi ikusten bi eraikinen arteko lotura ( gehien bat moduluaren txertatzea hondarean,beharbada hortarako gaur egungo egoeraren inguruko informazio gehiago beharko zen)

    ErantzunEzabatu
  3. 01 Taldeak eginiko kritika

    Proiektuaren garapena aztertuz, hasierako ideia ulertzen da, modulu bat metalezko “kaiola” baten barruan, guztia Kortijoaren eremuan txertatua. Dena den, moduluaren izaera oso garatua dagoen arren, ez da ulertzen programa beteko den ala ez. Bada, programaren atal ezberdinen kokapena adierazten den arren, hauen azalerak eta izaera pixka bat definitzea falta da, proiektuaren izaera orokorra ondo ulertzeko. Honetarako, modulu isolatuaren altxatu batez gain, altxatu edo ebaketa orokorren bat azaltzea lagungarria izango litzateke.
    Moduluak izango dituen beharrak aipatzea egokia da, proiektua garatzean kontuan hartu beharrekoa baita.
    Gantt diagramari dagokionez, oso ondo landua dago. Proiektuaren fase bakoitza eta epeak ondo adierazita daude. Erabiliko den enpresaren lan egiteko era eta prozesuak aztertu egin dira honetarako.
    Lehen intentzioak, proiektua garapena aurrera eraman ahala, funtziona dezakete. Baina horretarako azaldutako modulu-“ kaiola” sistema non eta nola kokatuko diren zehatu beharra dago, azalerak neurtuz eta gaur egungo eraikineko izaera ondo ezagutuz (teilatuak, hormen egoera, ...). Sistema hau zenbait lekutan oso ondo funtziona dezake beraz, baina beste batzuetan posible da beste sistema mota bat erabili beharra, egungo eraikinaren altuera edo azaleragatik, eta proposatuko den proiektuaren erabileraren beharrengatik.

    ErantzunEzabatu
  4. Zer erantzuten diozue jasotako komentarioei?

    ErantzunEzabatu